Acacia farnesiana (L.) Willd.

Akazia, aromo, carambuco, mimosa
Acacia_farnesiana_01 Acacia_farnesiana_02 Acacia_farnesiana_03

Deskribapena 1

5 m-ra bitarteko zuhaixka (orokorrean ez da 2,5 m baino gehiagokoa izaten Kanariar uharteetan), oso adarkatua. Azala marroi argia da eta adarrek arantza luze gris argiak dituzte. 2-5 cm-ko hostoak, bi-paripinatuak, 2-6 pina-parerekin eta horietako bakoitza 10-30 foliolo-parerekin (3-5 x 1-3 mm tamainakoak). Loreak glomerulu axilarretan, horiak, 1 cm-ko diametrokoak, aromatikoak. Leka marroiak, zilindrikoak edo apur bat lauak, arre-oliba koloreko haziekin.

Biologia 1

Hazi bidezko ugalketa, distantzia laburretan modu abiotikoan barreiatzen dira (grabitatea, jariatze-urak). Kanariar uharteetan ez dago animalia-bidezko barreiaduraren inguruko daturik. Distantzia ertain eta luzeetan, landareen eta lurraren garraioari esker eta agian ibilgailuen zirkulazioari esker barreiatzen dira. Metro batera arte hazten dira lehenengo urtean zehar. Udan ematen ditu fruituak.

Habitata 1

Laborantza, lorategi eta hondakindegien hurbileko ingurune erruderalak. Baita ere oinaldeko sastrakadi xerofitikoak, erreken ibilguak eta aldi baterako ibilguak. Baldintza aridoak (100-150 mm/urtean), eguzkialdi bortitzak eta haizea jasaten ditu. Itsasotik, lurzoru karetsuetatik eta apur bat gaziak diren uretatik hurbil egon daiteke. Eguzki betea behar du. Oso eskakizun edafiko eskasak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Scholz S., 2008 (Kanariar uharteetan sartutako espezieen datu-bankua, Kanariar uharteetako Gobernua, esteka).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1711

Más Información

NatuSfera Mapa