Acridotheres spp. (Vieillot, 1816)

Minás
Acridotheres_spp_01 Acridotheres_spp_02 Acridotheres_spp_03

Deskribapena 1

Kanariar uharteetan finkatu da Acridotheres tristis eta agian A. ginginianus. A. tristis-ak gorputz arre-grisa du, ilunagoa buruan eta lepoaldean; luma luzeagoak ditu buruan (apur bat gandor itxurakoa) eta haragi hori distiratsua begiaren inguruan. Sabelaldea eta hegaletako eta isatseko luma estaltzaile zuriak; moko eta hanka horiak; moko lodi eta sendoa apur bat beherantz makotua.

Biologia 1

Batez beste, lau arrautza errute bakoitzeko (zenbaitetan bi errute urtean). 13-18 eguneko inkubazioa. Oiloek habia uzten dute 20-32 egunetara. Heldutasun sexualera iristen dira 9-12 hilabeterekin. 9 hilabetetatik aurrera bikotea bila dezakete eta zenbait lehenengo urtean zehar ugaltzen dira. 4-12 urteko bizitza. Orokorrean omniboroak: haziak, fruituak, baiak, aleak, loreak, nektarra eta orotariko ornogabeak.

Habitata 1

Hainbat habitat hartzen dituzte eta erraztasun handiz egokitzen dira klima desberdinetara, hiriguneetara eta landa-zonaldeetara, non beren dentsitate handienak lortzen dituzten.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1713

Más Información

NatuSfera Mapa