Acrothamnion preissii (Sonder) Wollaston

Deskribapena 1

Kolore gorri-arrosako alga, oso adarkatua, 0,5-1,5 cm-ko luzerakoa. Zurtoin harikara tenteak ditu eta substratuan edo beste alga batzuetan finkatzen da errizoideen bidez. Bereizgarriak dira osatzen dituen mantu trinkoak, kotoi-itxurakoak, 1 cm-ko lodierara iristen direnak. Erdiko zelulak zilindrikoak dira, ez kortikatuak. Adar nagusiek150-300 μm-ko luzera dute eta 40-60 μm-ko zabalera.

Biologia 1

Modu sexual nahiz begetatiboan hedatzen da. Sedimentazioak A. preissii-aren presentzia eta ugaritasuna ahalbidetzen du.

Habitata 1

Espezie honek tarte batimetriko zabala hartzen du, uraren gainazaletik metro gutxira hasi eta 40 metroko sakontasunera arte. Espezie iraunkor honek hainbat komunitate-mota koloniza ditzake, hala nola Posidonia oceanica larreak, maërl hondoak eta argi gutxiko horma bertikalak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Algak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_algas.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1712

Más Información

NatuSfera Mapa