Alopochen aegyptiacus L.

Niloko antzara, egiptoar antzara
Alopochen_aegyptiacus_01 Alopochen_aegyptiacus_02

Deskribapena 1

70 cm inguruko eta 2-2,5 kg-ko hegaztia, 1,5 m-ra arteko hego-luzera (arrak apur bat handiagoak). Lumaje marroi-gorrixka bizkarraldean eta hegaletan, bularralde gaztaina-gorrixka/beix kolorekoa, kolore gris-arreko ildaska finekin. Lepoaren azpialdean gaztaina-gorrixka iluneko zerrenda estua da, lepoko moduan. Orban arre-gorrixka handiak ditu begien inguruan. Hanka sendoak, arrosakarak edo gorrixkak, behatz palmatuekin.

Biologia 1

Habia lurrean egin ohi du, sarritan uharte txikietan, baina baita kobazuloetan, zuloetan, kanabera artean, zuhaitzetan eta eraikinetan ere. Belarrak, haziak, intsektuak, zizareak eta abar jaten ditu.

Habitata 1

Lakuak, ibaiak. Hezeguneen dibertsitatean aurkitzen da, bereziki zuhaitzak eta zuhaixkak dituzten hezeguneetan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1715

Más Información

NatuSfera Mapa