Alternanthera philoxeroides (Mart.) Griseb.

Lagunilla, musker-belarra, huiro berdea.
Alternanthera_philoxeroides_01 Alternanthera_philoxeroides_02 Alternanthera_philoxeroides_03

Deskribapena 1

Landare flotatzaile gainerakorra, iraunkorra, mamitsua, metro batera irits daitekeena; zenbaitetan sustrai sortakatuak ditu nodoetan. Adabetarte huts handiak ditu. Zurtoin luze adarkatuak, kolore berde ilun distiratsuko hostoak, bakunak, lanzeolatuak, ertz leunekin eta erdiko nerbio nabarmenarekin (2-7 cm-ko luzera eta 1-2 cm-ko zabalera). Kolore zuriko infloreszentzia bola-formakoa eta paper itxurakoa, 8-10 mm-ko zabalerakoa.

Biologia 1

Ugalketa asexuala inbaditzaile gisa jarduten duen zonaldeetan, nodo bakoitzaren begi axilarrak erabiliz. Hazkunde azkarra hilabete beroetan; orokorrean, substratu solidoetan sustraitzen da eta uraren gainazaletik zabaltzen da estera korapilatu batean.

Habitata 1

Askotariko habitatetan haz daiteke, lurzoru lehorrak barne, baina orokorrean lakuetan, ur-bazterretan, ur-ibilguetan, hezeguneetan, estuarioetan, kanaletan eta abarretan agertzen da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB), CABI fitxa

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1714

Más Información

NatuSfera Mapa