Armadillidium vulgare Latreille, 1804

Kukurutx arrunta
Armadillidium_vulgare_01 Armadillidium_vulgare_02 Armadillidium_vulgare_03

Deskribapena 1

Isopodo handia (18 mm-ra arteko luzerakoa) Obal-formakoa, apur bat laua bizkarraldean eta zabaleraren bikoitza den luzerako gorputza. Kolorazio gris ilun ez distiratsua (arbela grisa), zenbaitetan marroi edo gorrixka koloreko pigmentazioak ager ditzake. Buruaren gainetik ateratzen ez den eskutelo zabala. Bi antena-pare (bat ia ezin daiteke ikusi), 7 ageriko segmentu dituen toraxa eta zazpi hanka-pare.

Biologia 1

Gutxi gorabehera 3 urteko bizi-zikloa du. Baldintza bioklimatikoak egokiak badira, bi belaunaldi izan ditzake urtean. Ugalketa-aldi nagusia udaberrian izaten da eta ugalketa-aldi txikiago bat udazkenean zehar. Tamaina handiko espezie omniboroa. Batez ere deskonposizioan dagoen materia begetalez elikatzen da.

Habitata 1

Kostaldeko hareatzak, laborantza-lurrak eta jatorri antropikoko zonalde berdeak, oinaldeko geruzako sastrakadi xerofitikoak, ingurune menditarretako eta tontorretako sastrakadiak, pinudiak, baso menditar hezeak, eraldatutako inguruneetako larredi eta belardiak, lurpeko inguruneak eta baita zonalde urbanizatuak ere. Laurisilvan batez ere argi gehien duten zonalde irekiak hartzen ditu, basoetako barnealdeko zonaldeetan dentsitate gutxiago agertuz.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1719

Más Información

NatuSfera Mapa