Atelerix albiventris (Wagner, 1841)

Afrikako triku pigmeoa, sabel zuriko trikua
Atelerix_albiventris_01 Atelerix_albiventris_02

Deskribapena 1

15-25 cm-ko luzera eta 350-700 gramoko (normalean 350 inguruan) pisua duen triku txikia. Mutur punta-zorrotza, belarri handiak eta begi txiki eta beltzak. Hanka motzak eta iletsuak. Hainbat koloretakoa izan badaiteke ere, arruntenak marroiak edo grisak dira arantza zuri edo krema-kolorekoekin, aurpegia ilunagoa izaten da (grisa edo beltza) eta sabelaldea zuria.

Biologia 1

Lurreko espeziea. Omniboroa da baina intsektuak nahiago ditu. Gaueko ohiturak dituen animalia bakartia da eta distantzia luzeak ibil ditzake egun bakar batean. Orokorrean, urtean behin edo bitan ugaltzen da.

Habitata 1

Triku autoktonoen zonalde berak hartzen ditu eta utzi duten baso-zonaldeetan bizi da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Ugaztunak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_mamiferos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1721

Más Información

NatuSfera Mapa