Atriplex semilunaris Aellen.

Amuelle

Deskribapena 1

Landare belarkara iraunkorra, 20-70 cm-ko altuerakoa eta 110 cm-ra bitarteko zabalerakoa. Zurtoin dekunbente edo tenteak, horiak eta oinarritik adarkatuak. Hosto txandakatuak, arrautza-lantzeolo formakoak, oso kuneatuak oinarrian. Loreak goiko hostoen galtzarbean multzokatuak eta muturreko infloreszentzia espeziforme luzeetan. Brakteola fruitu-emaileak, itxura peltatukoak, erronbo-deltoide formakoak eta horzdun-espinulatuak.

Biologia 1

Heldutasun sexuala hilabete gutxira lortzen du. Hazi bidez ugaltzen da. Gazitasuna eta lehortea nahiko ongi jasaten ditu (C-4 metabolismodun landarea). Argi ugariko tokiak behar ditu, orokorrean beroak eta lurzoru buztintsu edo hareatsuekin. Hautazko halofitoa, baina ez derrigorrezkoa.

Habitata 1

Kostaldeko zonalde halofiloa, kostaldeko hareatzak, laborantza-lurrak eta jatorri antropikoko zonalde berdeak. Batez ere kostaldeko zonalde erruderalizatu eta gutxi gorabehera gazietan aurkitzen da: errepideen ertzeetan, eraiki gabeko orubeetan, mugitutako toki buztintsuetan eta hondakindegietan. Utzitako laborantza-lurrak (gabiak) eta lorategiak. Habitat naturalagoetan ere aurkitzen da, esaterako, hondartzetako goiko partea.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1722

Más Información

NatuSfera Mapa