Baccharis halimifolia L.

Bacaris, chilca, orzaga hostoko chilca, carqueja
Baccharis_halimifolia_01 Baccharis_halimifolia_02 Baccharis_halimifolia_03

Deskribapena 1

Zuhaixka hostoerorkor dioikoa, 1-4 m-koa, ia beti oso adarkatua. 25 cm-ko diametrora irits daitekeen enborra, marroia eta pitzadura ugariko azalarekin. Hosto eliptiko edo erronbo-formakoak eta lodiak, berde distiratsu eta grisaxka artekoak eta txandakatuak, 2-6 cm-ko luzerarekin. Muturreko infloreszentziak edo infloreszentzia axialak. Kapitulu arrek lore tubular horixkak dituzte, emeek zuriak. Fruitu ia zilindrikoa (1,3-1,8 mm), hazi batekin eta 12 mm-ra arteko zuri-zilar koloreko kardilaun batekin.

Biologia 1

Abuztua eta urria bitartean loratzen da. Sexualki nahiz ernaberrituz ugaltzen da. Barreiadura anemokoroa duten hazi ugari sortzen ditu. Zonalde eguzkitsuak nahiago ditu eta itzaletan motelago hazten da. Suteen ondoren ernaberritzeko gaitasun handia du. Oso gutxi eskatzen dio lurzoruari eta nitrogeno eta fosforo gutxiko substratuetara erraz moldatzen da. Lur lehorretan ager daiteke, baina egokienak lur heze eta apur bat gaziak dira.

Habitata 1

Padurak eta itsasotik hurbil dauden zonalde eraldatuak, Iberiar penintsulako iparraldean. Zonalde eraldatuak. Ingurune erruderal degradatuak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1724

Más Información

NatuSfera Mapa