Branta canadensis L.

Barnakla kanadiarra
Branta_canadensis_01 Branta_canadensis_02

Deskribapena 1

Tamaina handiko anatidoa (batez beste 6,4 kg, 76-110 cm-ko altuera eta 1,3-1,7 m-ko hego-luzera). Burua beltza masail zuriekin eta lepo luze beltza oso bereizgarriak dira. Gorputzeko lumajea marroia da arre eta grisaxka koloreko tonu desberdinekin; sabelaldea krema-kolorekoa edo zuria da. Isats motza, moko eta hanka beltzak. Arrak emeak baino apur bat handiagoak dira. Gazteak horiak dira luma gris-berdexkekin bizkarraldean eta buruan.

Biologia 1

Hazkunde-garaia martxoa eta ekaina bitartean izaten da, modu erdikolonialean. 2-11 arrautza bitartean erruten dituzte, batez bestekoa 6 izanik. Inkubazioak 28-30 egun irauten ditu eta 40-48 egunekin hasten dira hegan egiten. Omniboroa, batez ere materia begetalez, errizomaz, hostoez, haziez eta fruituez elikatzen da.

Habitata 1

Zonalde natural eta pseudonatural hezeak, ura duten lorategi zonaldeak eta laborantza ureztatuak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1726

Más Información

NatuSfera Mapa