Bufo marinus L.

Itsas-zapoa
Bufo_marinus_01 Bufo_marinus_02

Deskribapena 1

Tamaina handiko zapoa (15 cm-ko edo gehiagoko luzerara irits daiteke). Hainbat kolore izan ditzake, gris eta marroi artean, arre-gorrixka eta berde-oliba. Sabelaldea krema-kolorekoa du orban marroi edo beltzekin. Garatxoak ditu larruazal latzean eta protuberantziak begien goiko partetik muturreraino. Hanka motzak, mintz bidez lotutako hatzekin atzealdeko hanketan. Tamaina handiko parotida guruina begi bakoitzaren atzean. Urre koloreko begiak, begi-nini horizontalarekin.

Biologia 1

Lurreko eta gaueko ohiturak ditu, apaburuak direnean algaz eta materia begetalez elikatzen dira, helduak direnean aldiz harrapari jatunak dira eta irents dezaketen edozein objektu jaten dute: ornogabeak, narrastiak, beste anfibio batzuk, hegaztiak edo ugaztun txikiak. 35.000 arrautza baino gehiagoko erruteak, eklosioa 48-72 orduren buruan gertatzen da. Apaburuek metamorfosia sufritzen dute 10-180 egunen buruan.

Habitata 1

Plastizitate ekologiko handia dute; hiriguneetan, landa-zonaldeetan, paduretan, lakuetan, aintziretan eta abarretan bizi daitezke. Ur-zonaldeak behar dituzte erruteko (batez ere ur-ibilgu motelak).

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Anfibioak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_anfibios.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1727

Más Información

NatuSfera Mapa