Bursaphelenchus xylophilus (Steiner and Buhrer, 1934) Nickle, 1970

Pinu-zuraren nematodoa
Bursaphelenchus_xylophilus_01 Bursaphelenchus_xylophilus_02

Deskribapena 1

Begi hutsez sailka ezin daitekeen (teknika molekularrak behar dira) nematodo xilofagoa. Emea: zonalde zefaliko garaia, 6 ezpain irten; estiletearen oinarrian noduluak edo hantura txikiak daude; hestegorriko guruinen lobulua estua da, gorputzaren zabalera baino 3-4 aldiz luzeagoa. Arra: espikula handia eta oso makotua; punta biribila da; rostrum zorrotza eta oso garatua.

Biologia 1

Pinuen eta bestelako koniferen egurrean bizi eta elikatzen den espezie xilofagoa. Zuhaitz bati eragiten diotenean (orokorrean pinuak izaten dira), azikulak hori kolorekoak bilakatzen dira eta ondoren usteldu egiten dira, batez ere goiko hereneko adarretan, baina aurrerako zuhaitz osora zabaltzen da fenomeno hau. Intsektu bektorea Monochamus generoko kakalardo bat da.

Habitata 1

Baso naturaletan nahiz baso birpopulatuetan aurkitzen da, batez ere pinuetan eta bestelako koniferetan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Ornogabe ez artropodoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_invertebrados_na.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1728

Más Información

NatuSfera Mapa