Cabomba caroliniana Gray

Uretako asuna
Cabomba_caroliniana_01 Cabomba_caroliniana_02 Cabomba_caroliniana_03

Deskribapena 1

Urpeko landarea, zenbaitetan flotatzaileak diren hosto eta loreak izan ezik. Iraunkorra. Zurtoin adarkatuak 10 m-ra arteko luzerakoak, sakabanatuak eta zuri-gorrixka kolorekoak. Hostoak oso banatuak daude filamentutan, haizemaile formarekin. Kolore berde bizia. Pare bat hosto ditu adabegi bakoitzean, txandakatuak. Loreak zurtoinen puntan agertzen dira eta, sarritan, zuriak izaten dira, baina zenbaitetan arrosa edo purpura kolorekoak ere bai.

Biologia 1

Aldaxka bidez zabaltzen da, aldameneko kimuak ebakitzean. Hazi bidez ere bai. Landarearen zatiek libreki flotatzen biziraun dezakete 6-8 astetan zehar.

Habitata 1

Oso sentikorra lehortearen aurrean, ur iraunkor eta ez sakonak behar ditu. Aintziretan, lakuetan, urtegietan, zangatan eta ubideetan ere aurkitzen da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1729

Más Información

NatuSfera Mapa