Carcinus maenas L.

Atlantikoko karramarroa, karramarro berdea
Carcinus_maenas_01 Carcinus_maenas_02

Deskribapena 1

Tamaina ertaineko karramarroa (helduak 6 cm-ra arteko luzerakoak eta 9 cm-ra arteko zabalerakoak). Oskolak pentagono forma du, apur bat sabeldua eta leuna. Aurreko ertzaren bi aldamenetara bost arantza ditu. Matxarda handi eta asimetrikoak. Hanka zabalduak, pala formakoak, azken hanka-parean izan ezik, non azken digitua puntaduna den. Kolore marroia edo berdexka eta matxarda eta hankak hori-laranja kolorekoak.

Biologia 1

Neguan eta udaberriaren hasieran ugaltzen da, muda burutu eta berehala. Obuluen ernalketa kopula baino nahiko beranduago gertatzen da, obulutegian edo inkubatzeko barrunbe berezi batean. Emeek arrautzak eramaten dituzte larbak eklosionatu arte. Omniboro jatuna da eta askotariko gazitasunak, uraren tenperaturak eta habitat-motak jasan ditzake. Batez ere moluskuen harrapari izateagatik da ezaguna.

Habitata 1

Marearteko eta mareazpiko zonaldeetan bizi da 200 m-ko sakonerara, ia edozein substratu eta ingurunetan: estuarioak, zonalde lohitsuak, hareatsuak, marearteko putzuak eta arroka eta alga artean. Maiz aurkitzen da Saculina carcini zirripedoak parasitatua, bereziki infralitoralean bizi direnen kasuan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1731

Más Información

NatuSfera Mapa