Channa spp. (Scopoli, 1777)

Suge burudun arraina
Channa_spp_01 Channa_spp_02

Deskribapena 1

Ur gozoetako arrainak dira, ur azpiko eta aireko arnasketa dute eta metro batetik gorakoak izan daitezke. Gorputz luzea dute, estuagoa isatsean eta bizkar-hegal luzea, uzki-hegalaren modukoa. Isats-hegalak etenaldi bat du, ez da biribila. Guztiak arantzarik gabekoak dira. Burua tamaina txikikoa da, ezkata handiekin goiko partean, eta suge baten buruaren itxura du. Aho handia hortz zorrotzekin eta kanpoko masailezurra kanporantz aterata.

Biologia 1

Arrain harrapariak dira, erasokorrak, omniboroak eta jatunak. Elikadura anitza dute: zooplanktona, algak, ornogabeak, arrainak, anfibioak, narrastiak eta ugaztun txikiak. Urtean bost aldira arte ugal daitezke, horrek esan nahi du eme bakar batek urtean 75.000 arrautza bitartean jar ditzakeela.

Habitata 1

Espainian ez dira aurkitu. Europan, Channa argus eta Ch. micropeltes espezieak dira nagusi. Ibaietan, lakuetan, urtegietan eta zonalde hezeetan aurkitzen dira. Duten arnasketa-sistema bitxiari esker, uretatik kanpo 4 egunera arte bizi daitezke. Beraz, erraz asko garraia daitezke, 400 metrora arteko migrazioak burutu ditzaketen lurretik, betiere lurra hezea badago.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1732

Más Información

NatuSfera Mapa