Cherax destructor (Clark, 1936)

Australiako karramarroa
Cherax_destructor_01 Cherax_destructor_02

Deskribapena 1

Oskol leuneko ibai-karramarroa, bi gandor post-orbitalekin. 15-20 cm-ko luzerara eta 320 gramo inguruko pisura irits daiteke. Matxardak, ertz leunekoak, oso handiak dira eta oso punta zorrotzean amaitzen dira. Kolore gorrixkakoak dira oinarrian. Karramarroaren kolorazioa desberdina izaten da uraren uhertasunaren arabera, baina urdin-gris-berdexka edo marroixka izaten da.

Biologia 1

Elikadura omniboroa duen espezie oportunista, batez ere begetalez elikatzen dena. Gabezia baldintzetan edozer jan dezakete, beren espezie bereko aleak ere bai. Tunelak egiten dituzte 50 cm eta 2 m arteko sakoneran eta, ondorioz, eraldaketa larriak eragiten dituzte ibaiertzen egituran populazio-dentsitatea handia denean.

Habitata 1

Ur gozoko espeziea, ia edozein ur-ekosistematan bizi da (ibaiak, errekak, lakuak, urtegiak, aintzirak eta landaredia ugaria duten aldi baterako putzuak). Substratu lohitsuak eta ur apur bat uherrak nahiago ditu. Inguruneko baldintzak nahiko ongi jasaten ditu, hala nola, lehorte luzeak, gazitasun eta tenperatura altuak, oxigeno maila txikiak eta ur kutsatuak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1733

Más Información

NatuSfera Mapa