Corbicula fluminea (Muller, 1774)

Asiako ibai-txirla
Corbicula_fluminea_01 Corbicula_fluminea_02

Deskribapena 1

Txirla txikia, orokorrean 25 mm-koa baina 4-5 cm-ko luzerara irits daitekeena, oskola solidoa eta sendoa du, hiruki edo biribil formakoa eta saski itxurakoa ("harrotua"), unbo nabarmenekin. Eskultura oso nabarmena du, saihets erregular eta zentrokide bereizgarriak, 7-14 saihets bitartean zentimetro bakoitzeko. Oskola distiratsua da, marroi-horixka (zenbaitetan horia) edo berdexka, zenbaitetan belzkara edo ia beltza.

Biologia 1

Ugalketa sexuala, hermafroditak dira eta autoernaltzeko gaitasuna dute (10.000 larbara arte sortzen dituzte bizitzan zehar). Larbak arrautzatik ateratzen dira 4-5 inkubazio egunen buruan eta substratuan finkatu eta heltze-prozesuari ekiten diote 3-6 hilabetetan zehar. Bi ugalketa dituzte urtean baldintzak egokiak badira. Espezie iragazlea.

Habitata 1

Edozein tamainatako laku eta ur-ibilguetan aurkitzen da, ur argikoak eta oxigenatuak, hondoan harea, lohia, legarra eta abar dituztenak (substratu finak, lodiak, buztintsuak, etab.), eta baita ureztatzeko eta drainatzeko ubideetan ere. Ez dira substratu gogorretara finkatzen.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Ornogabe ez artropodoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_invertebrados_na.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1736

Más Información

NatuSfera Mapa