Coturnix japonica Temminck & Schlegel, 1849

Japoniako galeperra
Coturnix_japonica_01

Deskribapena 1

Lodi itxurako hegazti marroia orban argiagoekin bizkarraldean, eta marroi argiago bateko sabelaldearekin (baina lumajean aldaketak izan ditzakeena). Marra zurixka begien gainean eta buruko aldamenetan. Moko gris-arrosakara. Emeen bularraldeko lumek orban ilunak ageri dituzte orokorrean nahiko argiak diren luma artean. Aldiz, arrek kolore marroi-gorri ilun uniformea dute. Isatsa motza da.

Biologia 1

Hainbat motatako haziak jaten dituzte, bai eta intsektuak, larbak eta bestelako ornogabe txikiak ere. Espainiako galeper arrunten fenologia eta ekologia antzekoak dituzte: apirilean eta ekainean erruten dute eta emeak burutzen du inkubazioa. Galeper arruntarekin hibridatu diren aleak ezin dira galeper arruntarengandik bereizi.

Habitata 1

Habitat irekiak nahiago dituzte, esaterako, soroak eta mendi-magalak, baina baita larreak, nekazaritza-zonaldeak eta bidezidorrak ere.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1738

Más Información

NatuSfera Mapa