Crassula helmsii (Kirk) Cockayne

Crassula_helmsii_01 Crassula_helmsii_02

Deskribapena 1

Uretako edo erdi-lurreko landare zukutsua, 10-130 cm-ko luzerakoa, zurtoin flotatzaile edo herrestariekin eta sustraiekin adabegietan. Aurrez aurreko hostoak, sesilak eta zukutsuak, 4-20 mm-ko luzerakoak eta 0,7-1,6 mm-ko zabalerakoak, linear-lantzeolatu eta arrautza-lantzeolatu forma artekoak eta puntadunak. Lore zuri edo arrosakarak, bakanak, hostoen galtzarbean. Uretatik gora, urpean edo lurrean haz daiteke.

Biologia 1

Modu begetatiboan eta kantitate handitan ugaltzen da fragmentu bidez, baina hazi bidez ere ugal daiteke, Europan haziak emankorrak ez direla dirudien arren. Lehorte luzeak eta nolabaiteko gazitasuna jasateko gai da, bai eta zero azpiko tenperaturak ere.

Habitata 1

Estuarioak, lakuak, ur-ibilguak eta hezeguneak. Aintzira naturaletako eta meandroetako ur geldiak, landaredia baskularrik gabeak. Barnealdeko ur-masen ertzak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1739

Más Información

NatuSfera Mapa