Cyrtomium falcatum (L. f.) C. Presl

Iratze gorostia
Cyrtomium_falcatum_01 Cyrtomium_falcatum_02 Cyrtomium_falcatum_03

Deskribapena 1

Errizoma laburreko iratzea, goranzkoa, obal-luzanga eta forma lantzeolatu bitarteko ezkatak, akuminatuak, kolore marroi ilunekoak, argiagoa ertzetik hurbil. Hostoak 4-15 pina-parek osatuak, koriazeoak, arrautza-formakoak eta faltziformeak, ilegabeak, nerbio anastomosatuekin, kolore berde ilun distiratsua gainaldean eta berde argia distirarik gabea azpialdean, ertz ondulatua eta punta zorrotzak (gorostiaren hostoen antzeko itxurakoak).

Biologia 1

Modu asexualean eta hazi bidez ugaltzen da; mila espora sortzen ditu. Hotza eta eguzkia ez ditu ongi jasaten, zonalde itzaltsuak eta hezetasun handikoak behar baititu.

Habitata 1

Laborantza-lurretan eta hiriguneetako zonalde berdeetan, mendi-baso hezeetan, iturburuetan eta abarretan agertzen da. Habitat harkaiztarrak nahiago ditu eta ez da oso zorrotza substratuari dagokionez.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1742

Más Información

NatuSfera Mapa