Dikerogammarus villosus (Sowinsky, 1894)

Ganba hiltzailea
Dikerogammarus_villosus_01

Deskribapena 1

Ur gozoetako anfipodoa, 30 mm-ko luzerara irits daitekeena. Gorputz makotua, aldamenetan konprimatua eta erdigardena. Bi antena-pare Kolorazio aldakorra, marra, orban edo zerrenda uniformeekin. Masailezur handi eta indartsuak. Keta luze eta trinkoak flageloan, baina ez II. antenaren beste zati batzuetan. Bizkarraldeko tuberkuluak urosomaren I. eta II. segmentuetan, 3-5 arantzarekin.

Biologia 1

Askotariko makro-ornogabeak (Gammbaridae familiako espezie batzuk barne) jan ditzakeen harrapari omniboroa. Ugalkortasun handia eta ingurunearekiko tolerantzia handia.

Habitata 1

Kostaldeko arrokak eta bestelako substratu gogorrak, kostaldeko sedimentuak, infralitoraleko substratu gogorrak, sublitoraleko sedimentuak, itsasgoraren goiko mugako komunitateak hondartza hareatsuetan, ur geldi naturalak, ibai eta erreketako urak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1744

Más Información

NatuSfera Mapa