Duttaphrynus melanostictus (Schneider, 1799)

Asiako zapo arrunta
Duttaphrynus_melanostictus_01 Duttaphrynus_melanostictus_02

Deskribapena 1

85 mm-ra arteko luzera duen zapoa. Gorputz sendoa, buru txikia eta hanka motzak. Atzealdeko gorputz-adarretako hatzak palmatuak. Mutur motz eta kamutsa. Tinpano oso nabarmena, zabala. Kolorazio aldakorra, orokorrean horixka edo marroi kolorekoa, zerrenda edo orban ilunagoekin. Bizkarra garatxo arantzatsuez estalia, normalean kolore beltzekoak. Hezur-gandorrak buruaren atzeko partean.

Biologia 1

Elikadura oportunista, lurreko ornogabe anitz jaten ditu (batez ere artropodoak, inurriak eta termitak, bai eta bestelako intsektuak, miriapodoak, araknidoak eta moluskuak). 40.000 arrautzara arte errute bakoitzeko; emeen obulutegiek gorputzaren pisuaren %30 har dezakete, larba txikiak.

Habitata 1

Oso oportunista, askotariko habitatetan bizi daiteke, bai zonalde epeletan zein subtropikal eta tropikaletan, itsas-mailatik hasita eta 1.800-2.000 m-ko garaierara arte.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Anfibioak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_anfibios.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1745

Más Información

NatuSfera Mapa