Dysdera crocata C. L. Koch, 1838

Armiarma gorria, disdera inbaditzailea
Dysdera_crocata_01 Dysdera_crocata_02

Deskribapena 1

Armiarma ertaina (10-15 mm-koa arren kasuan eta 15-30 mm-koa emeen kasuan). 6 begi taldekatu zirkuluerdi estu batean. Oso kelizero handiak tamainarekin alderatuta, beti ikusgai, amaierako letaginak ia kelizeroak bezain luzeak. Zefalotoraxa eta abdomena ia tamaina berekoak dira, distiratsuak. Hanka meheak, tartso bakoitzean bi erpe eta ile-motots bat. Hankak, zefalotoraxa eta kelizeroak gorri ilun/marroi-laranja kolorekoak.

Biologia 1

Espezie epigeoa, gautarra, isopodoetan espezializatutako harraparia. Zonalde hezeetan bizi da eta harrien edo enborren azpian aurki daiteke. Bi urtetik gora bizi daiteke; heldutasun sexuala urte batekin lortzen du eta emeak 60/70 arrautza erruten ditu.

Habitata 1

Inbaditzailea Kanariar uharteetan, askotariko inguruneetan: laborantza-lurrak eta zonalde berdeak, oso halofiloak ez diren kostaldeko sastrakadiak, oinaldeko geruzako sastrakadi xerofitikoak, erdialdeko eta mendialdeko sastrakak, pinudiak, baso menditar lehor eta hezeak, Juniperus spp. basoak, zuhaitz-baso xerofitikoak, txilardi eta faial-txilardi zuhaixka formakoak, ingurune eraldatuetako eta hiriguneetako larredi eta belardiak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Artropodo ez krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_artropodos_nc.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1746

Más Información

NatuSfera Mapa