Dyspanopeus sayi (S. I. Smith, 1869)

Lokatzetako karramarro txikia
Dyspanopeus_sayi_01 Dyspanopeus_sayi_02

Deskribapena 1

Karramarro txikia, oskolak, gehienez ere, 2 cm-ko zabalera izaten du, oso konbexua eta hexagonala, zabala baino luzeagoa. Gainazalak pikor finak ditu, ile-geruza fin batekin, batez ere kopetan eta aldamenetan. Berde-oliba eta marroi bitarteko kolorekoa. Azazkaletako puntak beltzak dira. Matxarda handi eta lodiak, asimetrikoak, ezkerrekoa eskuinekoa baino estuagoa. Dimorfismo sexual nabarmena (arrak handiagoak).

Biologia 1

Ohitura gautar eta krepuskularrak ditu eta kuskubiko moluskuak jaten ditu batez ere. Kopula mudaren ondoren. Errutea kopula burutu eta zenbait ordu edo egunetara gertatzen da, emeak eramaten ditu arrautzak eklosionatu arte (10-16 egun). Karramarro gazteak zoea larba gisa zabaltzen dira eta hainbat fase igarotzen dituzte gaztarora iritsi arte.

Habitata 1

Espezie eurihalinoa eta euritermoa, batez ere hondo lohitsuetan bizi da eta oso ongi jasaten ditu tenperatura- eta gazitasun-aldaketak. Estuarioen moduko kostaldeko zonalde ez oso sakonak erraztasunez koloniza ditzake.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB), MAPAMA

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_crustaceos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1748

Más Información

NatuSfera Mapa