Egeria densa Planch.

Elodea, Brasilgo uretako sastraka
Egeria_densa_01 Egeria_densa_02 Egeria_densa_03

Deskribapena 1

Uretako landare belarkara, urpekoa loreak izan ezik. 2 m-ra bitarteko zurtoinak, 1-4 cm-ko luzerako eta 2-5 mm-ko zabalerako hosto lantzeolatuekin. Elodea canadensis-en desberdina da hostoek 4-6 bertizilo bitartean dituztelako, behealdean izan ezik. Behealdean 3 izan daitezke bertiziloak. Landare dioikoa. Lore zuriek hiru petalo dituzte, pedunkulu baten amaieran daude kokatuak eta ur gainean flotatzen dute.

Biologia 1

Batez ere modu begetatiboan ugaltzen da, izan ere, zurtoinen zatiak barreiatu eta erraz sustraitzen dira. Ezin du kutsadurarik ez eta itzal handirik jasan.

Habitata 1

Mugimendu moteleko ur geldiak nahiago ditu eta ibaietako, urtegietako eta eraldatutako inguruneetako ur gozoetan agertzen da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1747

Más Información

NatuSfera Mapa