1,8 m-ra arteko luzera duen sugea, gorputz fina baina sendoa du, mutur motza eta biribila, begi handiak eta begi-nini biribila, ezkata handiak buruaren gainean. Bizkarraldeko ezkatak leunak dira, sabelaldekoek aldiz gila nabarmena dute. Kolore-patroia oso aldakorra izan daiteke, ohikoenak laranja edo marroi-hori kolorekoak dira, ertz beltzeko orban apur bat hiruki formakoekin (baita ere arre, gris, horixka eta laranja kolorekoak eta albinoak ere bai, intentsitate aldakorreko orban gorrixkekin).
Orotariko harrapari da eta harrapakinak konstrikzio bidez itotzen ditu, ez baitira pozoitsuak. Aktiboagoak dira gauez, bai eta egunsentian eta ilunabarrean ere.
Oso espezie moldakorra da, lurrekoa eta/edo erdi-zuhaiztarra. Baso argi eta eguzkitsuetan bizi da eta nekazaritza-zonaldeetan, larreetan eta hiriguneetan ere aurki daiteke.
Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).