Elodea canadensis Michx.

Kanadako sastraka
Elodea_canadensis_01 Elodea_canadensis_02

Deskribapena 1

Uretako landare belarkara, urpekoa, iraunkorra, dioikoa, sustrai zuri, ez adarkatu eta filiformeekin. Zurtoin luzangak eta malguak, 20-30 cm inguruko luzerakoak, adarkatuak eta oso trinkoak. Hostoak 3ko bertizilotan antolatuak, sesilak, oblongo-linealak, kolore berde ilun gardenekoak eta ertzak hortz finekin. Lore emea sepalo eta 2-3 mm-ko petaloekin (zuriak).

Biologia 1

Maiatzetik abuztura bitartean loratzen da. Europan, ale emeak besterik ez dira aurkitzen, beraz, ugalketa asexuala dute, sustraitzen diren zurtoin zatien bidezkoa. Ez dute kutsadura jasaten, ur eutrofikoak eta apur bat karetsuak nahiago dituzte, 6,5-10 bitarteko pH-arekin eta 10-25 ºC bitarteko tenperaturarekin.

Habitata 1

Ur geldiak edo korronte gutxikoak nahiago dituzte, ez dute kutsadurarik ez eta itzal handirik jasaten. Nahiko sakon bizi daitezke, 14 metrora arte.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1750

Más Información

NatuSfera Mapa