Elodea nuttallii (Planch.) H. St. John

Elodea_nuttallii_01 Elodea_nuttallii_02

Deskribapena 1

Uretako landare belarkara, urpekoa, iraunkorra, dioikoa, sustrai zuri, ez adarkatu eta filiformeekin. Zurtoin luzangak eta malguak, biribilak zeharkako sekzioan, 20-30 cm inguruko luzerakoak, adarkatuak eta oso trinkoak. Hostoak kolore berde argikoa, 3ko bertizilotan antolatuak (zenbaitetan launaka), sesilak, linealak edo estuki lantzeolatuak, ertzak oso hortz finekin. Lore zuri txikia (gehienez ere 8 mm-ko diametroarekin), 3 sepalo eta 3 petalo.

Biologia 1

Europan, ale emeak besterik ez dira aurkitzen, beraz, ugalketa asexuala dute, sustraitzen diren zurtoin zatien bidezkoa.

Habitata 1

Ur geldiak edo korronte gutxikoak nahiago ditu, eutrofizatuak (oligo-mesotrofikoak) eta kaltzioan aberatsak. E. canadensis baina sakonago haz daiteke.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1751

Más Información

NatuSfera Mapa