Familia Ampullariidae (J.E. Gray, 1824)

Sagar-barraskiloak
Familia_ampullariidae_01 Familia_ampullariidae_02 Familia_ampullariidae_03

Deskribapena 1

Ur gozoetako molusku gasteropodoak, orokorrean tamaina handikoak eta bizitza anfibioa daramatenak; 120 espezie ingurukoak. Ampulla izeneko egitura dute (aurreko aortaren loditzea), perikardioaren barrunbean. Arnasketa-sistema bikoitza (brankia eta birika). Korneoko estalki operkularra oskolaren irekidura ixten duena. Askotariko kolore-patroiak, urre koloretik hasita, marroiak, etab., albinoetara arte. Espainian Pomacea generoa aurkitzen da batez ere (P. insularum, P. caniculata).

Biologia 1

Pomacea: gaueko jarduera batik bat, urpean mantentzen da egunean zehar, ur eta landarediaren artean. Oso aktibitate gutxi dute 18 oC-etatik behera. Orotariko landareak jaten dituzte, landare baskularrak barne. Ugalketa-tasa elikaduraren eskuragarritasunaren eta tenperaturaren araberakoa da, baina umetsutasun handia dute, oso jatunak dira eta aurkako baldintzak ongi jasaten dituzte.

Habitata 1

Pomacea: ur gozo lasai edo geldietako zonaldeak, esaterako, urtegiak, padurak, lakuak, ibaiak edo hezeguneak. Ebroren Deltako arroz-zelaiak habitat aproposenetako bat dira espezie honentzat.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Ornogabe ez artropodoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_invertebrados_na.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1756

Más Información

NatuSfera Mapa