Furcraea foetida (L.) Haw.

Pitera irekia
Furcraea_foetida_01 Furcraea_foetida_02

Deskribapena 1

Landare betiberdea, sendoa eta zurezkoa, zukutsua eta oinean erroseta handia osatzen duten hostoekin. Enbor motza (0,8-1,3 m errosetaren oinarritik). Hosto handiak, berde distiratsuak, mamitsuak, 2,5 m-ra arteko luzerakoak eta 20 cm-ra arteko zabalerakoak, ezpata forman, osoak edo arantza makotuekin ertzetan punta-aldean, punta marroi batean amaituak. Amaierako infloreszentzia, piramide formakoa, oso handia, 2-3 loreko taldetan multzokatutako loreekin, zintzilikatuak, oso usaintsuak eta kolore zuri-berdekoak.

Biologia 1

Hazi bidez ugal daiteke (Kanariar uharteetan ez da ikusi) eta modu begetatiboan ere bai (errizoma eta bulbilo bidez). Ez ditu ez itzal handia ez eta lurzorua istiltzea jasaten, baina bai izotzaldi arinak, lehorteak eta inguruneko gazitasuna.

Habitata 1

Inbaditzailea Kanariar uharteetan. Jatorri antropikoko zonalde berdeak, erdialdeko laborantza-lur zaharrak eta oinaldeko geruzako sastrakadi xerofitikoak. Toki bero eta eguzkitsuak nahiago ditu. Orotariko lurzoruetan hazten da, beti ere ongi drainatuta badaude.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1804

Más Información

NatuSfera Mapa