Gracilaria vermiculophylla (Ohmi) Papenfuss 1967

Deskribapena 1

Makroalga arre-gorrixka, zenbaitetan berdexka dekolorazioaren ondorioz. Alga kartilagoduna, zilindrikoa, 50 cm-ra bitarteko luzerakoa. Zakarki adarkatua dago (adarkadura ugari edo eskasekin), adarrak lodiak eta estutuak dira ardatzen txertatze-oinarrian.

Biologia 1

Ugalketa orokorrean asexuala. Lehortea, lurperatzea eta larratzea jasaten ditu eta nutriente eta argi ugari duten inguruneetan nahiz nutriente eta ur gutxi dituzten inguruneetan bizirauten du. Tenperatura- eta gazitasun-tarte zabaletan bizi da. Solte bizi da substratuaren gainean.

Habitata 1

Zonalde babestuak eta estuarioak, non lohi eta harea gainean solte bizi den. Ongi garatzen da sakonera gutxiko aintzira uherretan eta estuarioetan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Algak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_algas.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1806

Más Información

NatuSfera Mapa