Harmonia axyridis (Pallas, 1773)

Asiako marigorringoa, marigorringoa, arlekin marigorringoa
Harmonia_axyridis_01 Harmonia_axyridis_02 Harmonia_axyridis_03

Deskribapena 1

Obal-formako gorputz konbexua duen marigorringoa, 7-8 mm inguruko luzerakoa eta 4-7 mm inguruko zabalerakoa. Buru beltza, horia edo beltza orban horiekin. Krema-koloreko pronotoa orban beltzekin: 4 puntu beltz, 2 lerro makotu, M formako orban beltza edo trapezio beltza. Elitro gorriak, hori-laranjakarak edota beltzak. Oskoleko puntu beltzen kopurua aldakorra da (0-21 artekoa).

Biologia 1

Hainbat intsektu jaten ditu, hala nola, landare-zorriak, kukurutxak, eta abar, eta baita loreak eta polena ere. 4 belaunaldira arte irits daiteke urtean, eme bakoitzak, bizitzan zehar, 3.800 arrautzara arte sor ditzakeelarik. Umatze garaian, helduek distantzia luzeko migrazioak egin ditzakete, kolonizazio arrakastatsua lortuz.

Habitata 1

Nekazaritza-zonaldeak, baso naturalak, ur-bazterrak, baso-plantazioak eta hiriguneak (oso sakabanatuta). Askotariko habitatak kolonizatzen ditu. Negua eraikinetan igaro ohi dute, toki ilun eta isolatuetan bilduta.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Artropodo ez krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_artropodos_nc.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1809

Más Información

NatuSfera Mapa