Hedychium gardnerianum Shepard ex Ker Gawl.

Jengibre zuria
Hedychium_gardnerianum_01 Hedychium_gardnerianum_02

Deskribapena 1

Landare belarkara, iraunkorra eta errizomatosoa, 2 m-ra arteko altuerakoa. Hosto berde distiratsuak, txandakatuak, forma lantzeolatu eta eliptiko artekoak, 25-45 cm-ko luzerakoak eta 10-15 cm-ko zabalerakoak, azpisesilak. Peziolo oso laburrak, 1-2 cm-koak, ligula mizkarekin. Loreak kolore hori distiratsukoak lorezil luze gorri distiratsuarekin, usaintsuak, tutu estu baten forman oinarrian elkartzen diren 3 "petalo" (sepalo) handirekin.

Biologia 1

Ugalketa sexuala eta begetatiboa du (estoloi bidezkoa). Lurzoru heze eta ongi drainatuak nahiago ditu, baina ikuspuntu ekologikotik oso espezie moldakorra da. Itzala nahiz eguzkia jasaten ditu, bai eta lurzoru pobreak nahiz emankorrak ere.

Habitata 1

Ibaietako eta zohikaztegietako sastrakadiak, hosto iraunkorreko baso lauak, konifera-basoak eta harkaitzetako begetazioak.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1811

Más Información

NatuSfera Mapa