Hemiechinus auritus (Gmelin, 1770)

Triku belarrihandia, Egiptoko trikua
Hemiechinus_auritus_01 Hemiechinus_auritus_02

Deskribapena 1

12-27 cm arteko luzerako eta 250-400 g arteko pisuko trikua. Kolore argiko aurpegia, zuri-horixka, mutur luze eta puntadurarekin (4,5 cm-ra artekoa). Belarri handi biribil bereizgarriak, apur bat puntadunak, malguak eta mugikorrak, ile zuri txikiez estaliak. Sabelalde eta hanka zurixkak. Bizkarraldeko arantzek punta zuri edo horixka dute, zerrenda ilunago batekin ondoren.

Biologia 1

Espezie bakartia, gaueko ohiturak dituena eta oso aktiboa. Batik bat intsektuez elikatzen da eta 9 km-ra bitarteko desplazamenduak egitera irits daiteke elikagai bila. Egunean zehar, harkaitz azpian, zuloetan edo harri multzoen azpian atseden hartzen egoten da.

Habitata 1

Triku autoktonoen zonalde berak hartzen ditu eta utzi duten baso-zonaldeetan bizi da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Ugaztunak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_mamiferos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1813

Más Información

NatuSfera Mapa