Heracleum mantegazzianum Somm. & Lev.

Perrexil erraldoia
Heracleum_mantegazzianum_01 Heracleum_mantegazzianum_02

Deskribapena 1

Landare belarkara eta iraunkorra, 2-6 m-ko altuerakoa. Sustrai nagusi lodia kolore horikoa. Hosto txandakatuak, oso bananduak eta hortz irregularrekin. Loratu aurretik, hosto-erroseta du, hosto txandakatuekin, 3 m-ra arteko luzerakoak eta 1,7 m-ra arteko zabalerakoak. Gainalde ilegabea, peziolo eta azpialde iletsuekin. Lore-zurtoinak 5 m-ra arteko altuera eta 10 cm-ra arteko diametroa ditu. Infloreszentzia unbelan 80 cm-ra arteko diametroarekin, lore zuri edo arrosekin.

Biologia 1

Ekaina-abuztua bitartean loratzen da. 2 eta 5 urte arten behar ditu loratzeko. Behin landarea finkatuta, eskala txikian sakabanatzen da, bere fruituak jaten dituzten hegaztiei esker. Bere hazi lokartuek 7 urtera arte bizirauten dute lurzoruan.

Habitata 1

Errepide eta bide ertzetan bizi da, ibai eta errekatan, soroetan, basoetako soilguneetan, etab. Lurzoru hezeak eta inguru eguzkitsuak behar ditu. Batezbesteko 1000 - 2000 mm bitarteko prezipitazioak dituzten zonaldeetan bizi da.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1815

Más Información

NatuSfera Mapa