Herpestes javanicus (É. Geoffroy Saint-Hilaire, 1818)

Asiako mangosta txikia
Herpestes_javanicus_01 Herpestes_javanicus_02

Deskribapena 1

Gorputz luzeko eta hanka laburreko mangosta txikia (50-67 cm-ko luzera eta 305-662 gramo). Buru luzanga mutur puntadunarekin eta iletik oso gutxi ateratzen diren belarri txikiekin. Isats sendoa oinarrian, pixkanaka estutuz doana. Oinetan 5 hatz eta erpe luze eta zorrotz ez barneragarriak. Ile motza, leuna, kolore marroi ilunekoa urre-koloreko orbanekin (sabelaldea argiagoa).

Biologia 1

Oso dieta anitz eta malgua duen espezie omniboroa, normalean ugaztunak, txoriak, herpetofauna, ornogabeak eta landareak jaten ditu (portzentaje aldakorrean eskuragarritasunaren arabera). Bi edo hiru belaunaldi izaten ditu urtean eta umealdi bakoitzean hiru kume izaten ditu. Emeak 10 hilabeterekin iristen dira heldutasun sexualera.

Habitata 1

Eguneko ohitura bakartiak ditu eta askotariko habitatetan bizi daiteke, nekazaritza-zonaldeetatik kostaldeko zonaldeetara, bai eta ur-bazterretan, hezeguneetan, basamortu-zonaldeetan eta abarretan ere. Hala ere, nahiago ditu habitat lehorrak, larrediak eta baso trinkoko landaredia.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Ugaztunak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_mamiferos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1817

Más Información

NatuSfera Mapa