Ictalurus punctatus (Rafinesque, 1818)

Katu-arrain puntuduna, kanaleko bagrea
Ictalurus_punctatus_01 Ictalurus_punctatus_02

Deskribapena 1

Gorputz sendo eta zilindrikoa, ezkatarik gabea, 1,5 m-ra arteko luzerakoa eta 25 kg-ra arteko pisukoa. Kolorazio aldakorra (urdina, oliba, grisa edo beltza bizkarraldean), orban ilun ugari aldamenetan eta sabelalde zuria. Burua zabala eta zapala du amaierako aho handiarekin; goiko masailezurra irtenda duela. 8 barbiloi luze eta desberdin ahoaren inguruan. Aurrealdeko bizkar-hegalak, bular-hegalek eta sabel-hegalek arantza gogorrak dituzte.

Biologia 1

Gaueko ohiturak ditu eta arrain txikiez, krustazeoez, barraskiloez eta moluskuez elikatzen da. Udaberri amaieran edo uda hasieran erruten dute (ura 16-24 ºC-tan dagoela) arrek hautatutako tokian. Toki hori, halaber, 5-10 egunez babesten dute arrautzen eklosiora arte (zenbait milaka errute bakoitzean).

Habitata 1

Ur ez oso sakon eta argietan bizi da, korronte mantso edo ertainekoak, eta gazitasun apur bat jasan dezake.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB), CABI

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1821

Más Información

NatuSfera Mapa