Lasius neglectus (Van Loon, Boomsma & Andrásfalvy, 1990)

Lorategietako inurri inbaditzailea
Lasius_neglectus_01 Lasius_neglectus_02

Deskribapena 1

Langileek 2,5-3 mm arteko tamaina dute, erreginek 5,5-6 mm artekoa eta arrek 2,5 mm-koa. 7 hortzetako masailezurrak, antenaren lehen segmentuan ez dute ilerik eta, orokorrean, hanketan ere ez. Kolore hori-marroia, bularraldea apur bat argiagoa. Erregina funtzional bat baino gehiago inurritegi bakoitzeko (superkoloniak).

Biologia 1

Erreginak lur azpian estaltzen dira eta ezin dute hegan egin, beraz, sakabanaketa mugatua dute. Ez dute inurritegi konplexurik eraikitzen, orokorrean harri lauen azpian finkatzen dira, orbelaren azpian edo, hiriguneen kasuan, gailu elektrikoen barnean.

Habitata 1

Zuhaitzak dituzten zonalde urbanizatuak eta erdi-urbanizatuak nahiago dituzte, non beren elikagaia diren landare-zorriak aurkitzen dituzten. Inurri hau habitat eraldatuekin lotuta dago. Hiriguneetan aurkitzen da: trafikoa duten kaleetan, hirietako basoetan, eta abarretan, edota zonalde erdi-urbanizatuetan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Artropodo ez krustazeoak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_artropodos_nc.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1825

Más Información

NatuSfera Mapa