Leiothrix lutea (Scopoli, 1786)

Japoniako urretxindorra
Leiothrix_lutea_01 Leiothrix_lutea_02

Deskribapena 1

15 cm-ko luzera duen paseriforme txikia. Buru handia eta moko estua, isats motza eta kolore biziak. Kolore arre eta oliba-berdea orokorrean, grisa sabelaldean eta urdinxka isatsean. Eztarria horia eta kolore gorrixka bularraldean. Mokoa kolore gorri bizikoa eta hegalak gorriak eta beltzak.

Biologia 1

Espezie taldekoia, ale bakartiak edo bikoteak ere aurkitzen diren arren. Elikadura zabala dute, batez ere intsektuak, baina harrak, baiak eta fruituak ere jaten dituzte. 3 eta 4 arrautza bitartean jartzen dituzte. Oiloak gurasoen zaintza pean egoten dira aste eta erdiz edo bi astez, ondoren, habia uzten dute, baina oraindik ere gurasoek elikatzen dituzte denbora batean zehar.

Habitata 1

Batez ere basoetako habitatetan aurkitzen dira: pinudi eta artediek osatutako baso nahasietan; landaredi baxu ugariko ur-ertzetako basoetan, betiere ur-ibilguak badituzte, ur garbiak nahiz hondakin-urak izan; ur-ibilguetatik hurbil dauden fruta-soroetan eta, noizean behin, baita parke eta lorategietan ere.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak (GEIB).

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.mapama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/1830

Más Información

NatuSfera Mapa