Acacia dealbata Link.

Mimosa, akazia, akazia frantsesa, hosto urdineko akazia, alkazia, alkarzia
Acacia_dealbata_01_compr Acacia_dealbata_02_compr Acacia_dealbata_03_compr

Deskribapena 1

Zuhaitz hostoiraunkorra gehienez ere 15 metrora iristen dena. Hosto bipinatuak, 10 cm-ra artekoak, 10-26 pina-parerekin eta haietako bakoitza 20-50 pinula-parerekin. Infloreszentziak 5 mm-ko diametroa duten glomerulu esferikoetan, luku batean multzokatuak. Lore horiak, kaliza eta korola kanpaniformeak dituztenak. Lorezil oso ugariak, exertuak. Fruitua leka konprimatu motakoa, berde edo arre-gorrixka kolorekoa.

Biologia 1

Hazi bidez eta ardui-kimu bidez ugaltzen da eta oso azkar hazten da. Neguan eta udaberri hasieran loratzen da. Oso landare larrekoa, ez oso zorrotza zoruari dagokionez, ernaberritzeko gai da sute baten ondoren (hazi latenteak ere ernatzen dira suteen ondoren). Sustrai estoloi-emaileen bidez ere ugaltzen dira.

Habitata 1

Orotariko lurzoru degradatuak. Errepideetako ezpondak eta lorategi-zonaldeak ere bai. Aldaketa fisiko garrantzitsuak eragiten ditu ibaiertzetan. Nitrogenoa finkatzen duten Rhizobium generoko bakteriekin lotzen da. Ez du itzala jasaten, finkatzeko behar du zonaldean zuhaitz-estaldura trinkorik egon ez dadin. Ez ditu jasaten izotzaldi bortitzak ez eta haize indartsuak. Substratu azidoak nahiago ditu.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atlas de las Plantas Alóctonas Invasoras en España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/151

Más Información

NatuSfera Mapa