Aedes albopictus (Skuse, 1894)

Tigre eltxoa
Aedes_albopictus_01 Aedes_albopictus_02

Deskribapena 1

Kolore ilun ia beltzeko eltxoa, hanketan (palpoak eta tartsoak) kolore zuriko marrak ditu eta bizkarraldean marra zuri bat, burutik toraxeraino. Tamaina 2 eta 10 mm artekoa izan daiteke, baina tamainarik ohikoenak 6 eta 7 mm artekoak izaten dira.

Biologia 1

Bizi-zikloak bi etapa ditu: ur-fasea (arrautza-, larba- eta pupa-faseak) eta aire-fase heldua. Emeek putzu-zonaldeetan jartzen dituzte arrautzak (150 eta 250 errute bakoitzeko). Larbak pupa bilakatzen dira 5-10 egunetara eta pupak heldu bilakatzen dira 2 egunetara. Ur-fasean uretan esekitako materia organikoaz elikatzen dira. Helduek nektarra jaten dute, baina emeak odola kontsumitzen du arrautzak osatzeko. Egunean zehar ziztatzen dute, 30-48 ziztada inguru orduko, askotariko ornodunei.

Habitata 1

Gure ingurunean, gehienbat hirietan aurkitzen den eltxoa da eta giza-jatorria duten ur-puntuei onura sistematikoa ateratzen die ugaltzeko. Larbak ur-kantitate txikiak dauden tokietan garatzen dira, batez ere toki itzaltsuetan: loreontzien platerak, loreontziak, pertzak, etab.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Artropodo ez krustazeoak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_artropodos_nc.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/187

Más Información

NatuSfera Mapa