Agave americana L.

Pita, Maguey, Magüey, Pitera arrunta, Pitaco
Agave_americana_01 Agave_americana_02 Agave_americana_03

Deskribapena 1

Indar handiko landare errizomatosoa. Itxura sendoa. Iraunkorra. Errauts-koloreko hosto mamitsuak, oinaldeko erroseta forman banatuak, 2 metrora irits daitezke, arantzak dituzte alboetan eta puntan, eta 3 cm-ko arantzez osaturiko akabera dute. Loreak hori kolore hitsekoak dira eta kopuru handitan banatzen dira 10 metrora arteko zurtoinean zehar (panikula). Landarearen heldutasunean sortzen dira (10 urte) eta lore-zurtoina eman duen erroseta hil egiten da loratu ondoren.

Biologia 1

Hazi (beltzak, zapalak, ugariak) bidezko sexu-ugalketa eta errizoma bidezko ugalketa asexuala. Uztaila eta iraila bitartean loratzen dira eta landarea hil egiten da ondoren. Polinizazioa lepidoptero edo saguzarren bidez egiten du. Zonalde argitsuak eta ongi drainatutako lurzoruak nahiago ditu, zonalde horiek azaleko ur-jarioen bidez garraiatzen diren propaguluei esker kolonizatzen dituelarik, propaguluak substratuan finkatu eta banako berriei bidea emanez. Lehorteen eta tenperatura altuen aurrean oso erresistentea da. Izotzaldi arinak jasaten ditu oso maiz gertatzen ez badira.

Habitata 1

Kolonizazio-gaitasun handia duen landare termofiloa, habitat ugaritan aurki daitekeena. Harkaitz-zonaldeak, labarrak, duna-sistemak eta baita soro landuak ere, orokorrean kostaldetik hurbil aurkitu ohi den arren, batez ere lurzoru hareatsuetan. Lur-sailen bide eta bidezidorretan maiz aurkitzen dira. Sastraka degradatuetan eta altuera gutxiko kostaldeko zonaldeetako komunikazio-bideetan agertu ohi da. Ez da oso ugaria baso-habitatetan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER, Atlas de las plantas alóctonas invasoras de España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/467

Más Información

NatuSfera Mapa