Ageratina adenophora (Spreng.) King & H. Rob.

Matoespuma
Ageratina_adenophora_01_compr Ageratina_adenophora_02_compr

Deskribapena 1

1-2 metroko belar iraunkorra. Zurtoinak berde, gorrixka edo purpura kolorekoak dira gaztetan, marroi kolorekoak bilakatzen dira zahartzean, ugariak, tenteak, leunak eta zilindrikoak dira, eta adarkadura gutxikoak punta-aldean. Gazteak direnean zurtoinak ile itsaskorrez estalita daude. Hosto berde ilunak, diamante edo hiruki formakoak, zurtoinetan aurrez aurre ipiniak; 5-8 cm-ko luzera dute eta 3-7,5 cm-ko zabalera; ertz hozkatuekin. Lore tubularrak, kolore zurikoak, 3,5 mm inguruko luzerakoak eta 5-10 mm inguruko diametroa duten kapituluetan multzokatuak.

Biologia 1

Maiatza eta ekaina bitartean loratzen da. Landare agamospermo triploidea da, hazi kopuru handia sortzeko gai dena, baina ernatze-ahalmen gutxikoak. Modu begetatiboan oso ongi ugaltzen da, zur-egitura gutxiko aldaxkak erraztasunez sustraituz. Klima tropikal eta suptropikaletan edo oso epeletan garatzen da, negu arinekin eta izotzaldirik gabekoak.

Habitata 1

Barnealdeko ibaietako zonaldeak (iturburuak, jario-toki eta bestelako zonalde hezeak eta putzuak eta urmaelak). Baso menditar hezeak. Erdialdeko sastrakak. Zonalde urbanizatuak. Landa-soroak eta jatorri antropikoko zonalde berdeak. Hezetasun edafiko jakina behar du. Abereek ez dute jaten. Gazitasun arina jasaten du. Hazkunde- eta zabaltze-gaitasun handia du eta ez da oso selektiboa habitatari dagokionez.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras eta 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/167

Más Información

NatuSfera Mapa