Ailanthus altissima (Mill.) Swinge

Ailantoa, zeruko zuhaitza, zumake faltsua, gandul de carretera
Ailanthus_altissima_01_compr Ailanthus_altissima_02_compr

Deskribapena 1

Zuhaitz hostoerorkorra, usain bizi eta desatseginekoa, 25-30 cm-ko altuera duena. Azaleko sustraiak, hosto zatitu eta inparipinatuak luzera aldakorrekoak (0,6-1 m) eta kopuru desberdinetan ager daitezkeen arrautza-formako foliolo lanzeolatuekin. Lore txikiak, berdexkak, apirila eta uztaila bitartean agertzen direnak. Fruituak iraila eta urria bitartean agertzen dira, 30x8 mm-ko tamaina duten samarak dira, hori-gorrixka kolorekoak, hazia erdian dutenak.

Biologia 1

Azkar hazten dira eta 30-50 urte bitartean bizi daitezke. Sexu-ugalketa, 300.000 inguru samararekin oin eme heldu bakoitzeko, haizeari esker sakabanatzen dira. Haziak hainbat ingurune eta askotariko baldintza edafikoetan ernatzen dira. Sustraietatik ernaberritzeko gaitasun handia. Hostoek eta azalak bigarren mailako metabolitoak dituzte efektu herbizida eta intsektizida dutenak.

Habitata 1

Hiri-zonalde eta hirietako inguruak, orubeak, ibaiertzak eta errepideetako ertzak; eta baso-habitat naturalak ere bai. Lurzoruaren hezetasun, granulotasun, pH eta nitrogeno-kontzentrazio tarte zabalak jasaten ditu. Aireko kutsaduraren aurrean oso erresistentea da (SO2 eta beste batzuk).

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Flora 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_flora.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/28

Más Información

NatuSfera Mapa