Alburnus alburnus (Linnaeus, 1758)

Alburnoa
Alburnus_alburnus_01_compr Alburnus_alburnus_02_compr

Deskribapena 1

Tamaina txikiko espeziea da, 15 cm-ra iritsi ohi dena, 25 cm-ko gehienezko tamainarekin. Gorputz luzea eta alboetan konprimatua. Bizkar-hegala muturretik baino isatsetik hurbilago dago. Aho superoa. Isats-pedunkulu luze eta estua. Bizkar-hegal motza, 8 erradio adarkaturekin, eta uzki-hegal luzea, 16-19 erradio adarkaturekin. Ezkata handiak, 47-52 artean aldameneko lerroan.

Biologia 1

Heldutasun sexualera iristen da lehenengo urtetik aurrera, gehienetan bi urterekin. Azaroa eta maiatza bitartean erruten du, algen edo hartxintxarren gainean. Ugalkortasun handia, 100-2.000 arrautza bitarteko erruteekin. Horri esker, dentsitate handitan aurkitzen den espeziea da. Elikadura omniboroa, oso jatuna, elikadura-espektro zabalarekin: zooplanktonetik arrain txikietara, krustazeoak eta intsektuak barne.

Habitata 1

Ibai eta urtegietan sartutako espeziea da, baldintza berrietara erraz egokitzen dena. Ur-zutabearen azaleko zatian aurkitzen dugu batik bat, bertan elikatzen baita, arrain-sardak osatuz. Uraren tenperatura optimoa 18-20oC-koa da, baina 30ºC-ra arte jasaten ditu. Nahiago ditu ur argiak, ongi oxigenatuak eta korronte apur batekin.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atas y Libro Rojo de los Peces Continentales de España.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/41

Más Información

NatuSfera Mapa