Amandava amandava (Linnaeus, 1758)

Bengalar gorria
Amandava_amandava_01 Amandava_amandava_02

Deskribapena 1

Hegazti txikia, 10 cm eta 10 g ingurukoa. Hazten ari diren arrek lumaje deigarria dute, kolore gorri bizikoa kutsu berdexka batzuekin koroan eta bizkarraldean eta marra zuriekin begien azpian. Mokoa gorria da ere, sendoa, lodia eta konikoa eta mokoaren goiko parteko oinarrian zonalde belzkara bat du. Hegalak eta alboak kolore gorri ilunekoak dira, puntu zuriekin. Isats motza eta biribildua, luma beltzekin. Emeek bularraldean eta sabelaldean kolore hori-laranja bizia dute.

Biologia 1

Estaltzen direnean, arrek oldarkortasuna agertzen dute espezie bereko beste ar eta emeekiko. Udazkenean umatzen dira eta, sasoi bakoitzean, 4-6 arrautzako hainbat errute jar ditzakete. Elikadura oso anitz eta omniboroa dute: haziak, fruituak, landareak eta intsektuak.

Habitata 1

Habia ibaiertzetako landaredi zingiratarra duten zonaldeetan egiten dute, baina arroz-soroetan, soro ureztatuetan eta abarretan ere aurki daitezke. Ohitura taldekoiak dituen txoria da ugalketa-sasoia ez denean, 100 banakora arteko aldratan elkartuz.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, 630/2013 Errege Dekretuko espezie exotiko inbaditzaileen fitxa dokumentalak.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Hegaztiak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_aves.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/152

Más Información

NatuSfera Mapa