Ameiurus melas (Rafinesque, 1820)

Arrain katu beltza, arrain katua

Deskribapena 1

Heldutasun sexuala bigarren urtetik aurrera lortzen du. Martxoa eta uztaila bitartean erruten du, 18-21oC-tik gorako tenperaturetan, 16 cm-ko sakonera duten zuloak eginez, non 2.000-5.000 arrautza inguru jartzen dituen. Arrainkumeak 4-10 egunen buruan jaiotzen dira eta gehienbat aitak zaintzen ditu, 2 astetan zehar. Arrain bentoniko honek talde handiak sortzen ditu eta gauez izaten du jarduera gehiena, omniboro oso jatuna da: arrain, arrautza, arrainkume, intsektu-larba, molusku, krustazeo eta anfibio eta landareen harraparia da.

Biologia 1

Habitata 1

Erraz iristen da ibaien erdialdeko eta behealdeko zonaldeetara, aintzira eta ur bareetan ere bizi delarik, landare ugari, hondo biguna eta korronte motela duten tokietan. Lehorte-garaietan biziraun dezake, ohe lohitsuetan lurperatuta, eta baita uhertasun handiko uretan ere, oxigeno-kontzentrazio txikiarekin, kutsadura handiarekin eta 8-30oC bitarteko tenperaturekin. Ingurune berrietara egokitzeko gaitasun handia du.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Atas y Libro Rojo de los Peces Continentales de España

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Arrainak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_peces.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/29

Más Información

NatuSfera Mapa