Ammotragus lervia (Pallas, 1777)

Arrui
Ammotragus_lervia_01_compr Ammotragus_lervia_02_compr

Deskribapena 1

Ahuntz antzeko animalia sendoa, aurpegi luzangarekin, hanka nahiko motz eta trinkoekin eta isats nahiko luzearekin. Ezaugarririk bereizgarriena duen kima luzea da, eztarritik bularraldera doana, bularraldean bereiztu eta aurreko hanka bakoitzetik behera jarraitzen duena. 20 urtera arte bizi daiteke itxian.

Biologia 1

Espezie poliginiko eta ez-lurraldekoia, ohitura taldekoiak dituena, 11 banakora arteko taldeetan ibiltzen da, 3.300 ha-ra bitarteko bizi-eremuetan. Heldutasun sexualera iristen da 9 urterekin (emeen kasuan) eta 14 hilabeterekin (arren kasuan). Araldia irailetik azarora izaten du eta ernaldiak, erditze bakoitzeko 1,2 kumerekin, 5,5 hilabete irauten ditu. Titia kentzea 8 hilabetera gertatzen da. Belarjale zorrotza, orotariko espezieak jaten ditu, bai zurezkoak eta baita belarkarak ere, eskuragarritasunaren eta palatabilitatearen eboluzioaren arabera.

Habitata 1

Habitata aukeratzen dute urtaroaren arabera: udaberrian zonalde irekiagoak eta malkarrak, udan basoak eta udazken eta neguan larre-zonaldeak. Espezie hau orein arruntaren (Cervus elaphus), adarzabalaren (Dama dama), mufloiaren (Ovis musimon) eta basahuntz piriniotarraren (Capra pyrenaica) lehiakide potentziala da elikadurari dagokionez.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa – Ugaztunak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_mamiferos.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/42

Más Información

NatuSfera Mapa