Asparagopsis armata (Harvey, 1855)

Asparagopsis_armata_01 Asparagopsis_armata_02

Deskribapena 1

Arrosa koloreko alga. Gametofitoa, erdialdeko ardatz zilindriko batek osatua, 1 mm-ko zabalerarekin eta 30 cm-ra arteko altuerarekin, modu irregularrean adarkatua batez ere goiko aldean. Oinarritik hurbil adar estoloi-emaileak osatzen ditu, arantzadunak eta arpoi formakoak. Mulu esferikoak kotoi-itxurakoak, harikarak eta oso adarkatuak.

Biologia 1

Ugalketa begetatibo gaitasun handia du. Urteko espeziea da, txandakako bizi-ziklo heteromorfikoa duena fase gametofitiko eta esporofitiko baten artean, habitat berean bizi daitezkeenak. Espezie oportunista modu desberdinetan zabal daitekeena: fase gametofitikoan material flotatzailera lotzen da eta, fase esporofitikoan, flotazio bidez sakabanatzen da. Ez du predatzailerik substantzia toxikoak sortzen baititu eta hazkunde-tasa azkarra du.

Habitata 1

Fase gametofitikoan substratu gogorren gainean hazten da edo epifito moduan bestelako algen gainean, goiko infralitoraleko zonalde ongi argiztatuetan eta nolabaiteko hidrodinamismo-mailarekin. Fase esporofitikoan habitat hori bera erabiltzen du eta circalitoraleko zonalde sakonagoetara zabal daiteke. 5-25oC arteko tenperaturetan bizi daiteke, hazkunde optimoa 9-23oC artea lortzen duelarik. Tenperatura faktore mugatzaile garrantzitsuena da bere banaketan.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras y Proyecto invasIBER.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Algak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_algas.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/45

Más Información

NatuSfera Mapa