Asparagopsis taxiformis ((Delile)Trevisan de Saint-León, 1845)

-
Asparagopsis_taxiformis_01 Asparagopsis_taxiformis_02

Deskribapena 1

Makroalga gorrixka egitura bertikal lumakara duena, 9 cm-ra irits daitekeen axis bakar batek osatua, axis horren goiko partetik norabide guztietan zabaldu eta adarkatzen diren adar-dentsitate handia ateratzen delarik. Banakoak substratuan finkatzen dira 1,5-2 mm-ko diametroa duten estoloi zilindrikoen bidez, modu irregularrean adarkatuak. Tonu gris eta arrosako errezel zabalak eratzen ditu itsas hondoan. Asparagopsis armata-rengandik desberdintzen da estoloiak arpoi moduan dituelako eta ur hotzagoak nahiago dituelako.

Biologia 1

Ugalkortasun-, hazkunde- eta sakabanatze-gaitasun handia. Ugalketa sexuala eta asexuala (fragmentazioa) fase gametofitiko batekin (=Asparagopsis) eta fase esporofitiko batekin (=Falkenbergia), azken hori epifitoa. Fase gametofitikoa behealdeko zonalde eulitoralean aurkitzen da eta, zenbaitetan, erdialdeko eulitoraleko putzuetan. Bizi-ziklo motzak, garraiatutako banakoek denbora gutxian iristen dira heldutasun sexualera. Fase sexualean zehar, konposatu halogeno lurrunkor toxiko ugari sortzen dira eta horrek jarduera antifungikoa/antimikrobianoa dagoela adierazten du.

Habitata 1

Marearteko zonalde ez oso sakonetako espeziea da, non substratu harritsuen eta/edo bestelako organismoen gainean finkatzen den, hala nola, Posidonia oceanica edo Corallina generoko espezieak. Sakabanatze-tartea gainazalaren eta 50 metroko sakoneraren artean aurkitzen dugu gehienbat.

Iturriak 1

Catálogo Español de Especies Exóticas Invasoras, Proyecto invasIBER

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoa - Algak 1

http://www.magrama.gob.es/es/biodiversidad/temas/conservacion-de-especies/especies-exoticas-invasoras/ce_eei_algas.aspx

Fuentes y Créditos

  1. Adaptado por INVASORES - administrador de un trabajo de (c) cartotragsatec, algunos derechos reservados (CC BY), http://natusfera.gbif.es/guide_taxa/471

Más Información

NatuSfera Mapa